Duela bi aste Gora Iruñea ekimenak aurtengo sanferminetarako egitaraua aurkeztu zuen. Bertan, La Runan montatzekoa duten gunearen berri ere eman zuten. Maiatzaren 29an, ordea, erantzun negatiboa jaso zuen Udalaren aldetik. Honek, gunea lortzeko lehiaketara aurkezteko gonbita egin zion.
Gauzak horrela, lehiaketa horretan ez duela parte hartuko adierazi du Gora Iruñeak. «Iazko lehiaketaren emaitzak asko argi erakutsi zigulako sariketa hori iruzur bat dela», salatu du.
Iruñeko «gehiengoaren babesa» dutela aldarrikatu dute, «apirilaren 26ko udalbatzan agerian geratu zen moduan, non gehiengoak datozen sanferminetan gune bat izan beharko genukeela esaktu zuen».
Ukazioaren aurrean, jai giroan aterako dira kalera bihar. 20.00etan kalejira egingo dute La Runa parketik Arrotxapeara elektrotxaranga baten laguntzaz. «Ukazioaren aurrean guk gure kultura eta jaia aldarrikatuko ditugu», adierazi dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
