EH Bilduk gogor kritikatu du Troquenorreko langileen kaleratzea eta egoera ekonomiko «larriaren» aurrean EAJ izaten ari den jarrera. Maribi Ugarteburu koalizioko legebiltzarkidea Troquenorreko langileekin izan da gaur goizean, Ertzaintza berauek kaleratzera hurbildu denean.
Ugartebururen esanetan, desmantelamendu prozesu «itzela» ari da garatzen eskualdez-eskualde eta Euskal Herriko ehun industriala eta ekonomikoa «desegiten ari dira lan erreforma baliatuz». Egoera honi «indarrak batuta» erantzun behar zaiola aldarrikatu du,
Koalizioko legebiltzarkidea Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari zuzendu zaio. «Nahi duena esango du, baina Bizkaia hankaz gora dauka eta Aldundia ez da ezertxo ere egiten ari», salatu du.
Era berean, Ertzaintzaren «paper tristea» kritikatu du, «kasu honetan lapurreta argi eta garbi bat babesten eta 120 familia erasotzen».

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

