NAIZ.INFO
GASTEIZ

Soldata jaitsiera onartzera «behartu» nahi dituzte Laudioko Guardian enpresako langileak

LAB sindikatuak salatu du Laudioko Guardian enpresako langileak soldataren %7,14ko jaitsiera onartzea behartu nahi dituztela. Enpresako zuzendaritzak mehatxuak ere egin dituela dio sindikatuak eta hitzarmen berria sinararazi nahi dietela, azkena urtarrilean sinatu bazuten ere.

Laudioko Guardian enpresako langileak iazko azaroko protesta batean Bilbon. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Laudioko Guardian enpresako langileak iazko azaroko protesta batean Bilbon. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Laudioko Guardian enpresako langileei soldataren %7,14ko jaitsiera onartarazi nahi dietela salatu du LAB sindikatuak. Antza, zuzendaritzak gutuna igorri die langileei soldata jaitsiera hori proposatuz, baina LABen arabera «behartu» egin nahi dituzte langileak jaitsiera onartzera eta mehatxuak ere izan dira, tartean telefono deiak.

LABek salatu du hitzarmen kolektibo berri bat ere sinararazi nahi diela zuzendaritzak, «azkena urtarrilean sinatu bazen ere!». Laudioko Guardian enpresak «egungo koiuntura ekonomikoa profitatu nahi du langileei soldatak jaitsi eta irabaziak areagotzeko», LABen arabera.