NAIZ.INFO
Iruñea

Hirugarrenean ere Osasunak ezin

Osasunari maldan gora jartzen ari zaio Liga hasiera. Hirugarren jardunaldian ere porrota izan du eta zero punturekin jarraitzen du sailkapenaren azken postuan Vila-Realen aurka Sadarren 0-3 galdu eta gero. [Xehetasunak]

Ezinean, Osasunak Vila-Realen aurka egin du tupust gaur. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Ezinean, Osasunak Vila-Realen aurka egin du tupust gaur. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Orduerdi nahikoa izan du Vila-Realek Sadarren bere nagusitasuna ezartzeko. Perbetek lehenbizi (22. min.) eta Javier Aquinok gero (30. min.) atsedenaldirako partida ia erabakita utzi dute.

Bigarren zatian saiakera egin du Osasunak baina askorik asmatu gabe eta zelaiean nagusitasunik erakutsi gabe. Asko makaldu da gerora partida eta Vila-Real eroso aritu da. Uchek hirugarrena (75. min.) sartu eta inork zalantzarik bazuen, argi utzi du hiru puntuetatik bat bera ere ez zela guar gorritxoentzat.

Sadarren gaur «Mendilibar kanpora» oihuak ere entzun dira eta txistuka agurtu dute taldea zaleek. Hurrengo asteburuan atsedena izango da, Ligarik ez beraz, eta burua altxatzeko lanean aritzeko hamabost egun gogor Mendilibarren taldearentzat.

Athletic - Real Madril (12.00tan) eta Reala - At. Madrid (19.00tan)

Beste bi euskal taldeek igande honetan madrildarrak izango dituzte parez pare. Athleticek partida zaila du Santiago Bernabeu zelaian, Real Madrilen aurka jokatuko du (12.00tan). Realak, berriz, Anoetan hartuko du Atletico de Madrid (19.00tan).