NAIZ.INFO

Ilara luzeak Donostiako Zinemaldiaren sarrerak erosteko

Donostiako Zinemaldirako sarrerak igande honetan jarri dituzte salgai eta ilara luzeak izan dira eskuratzeko.

Kursaal aretaon dagoen Zinemaldi Plazako leihatiletan izan diren ilarak. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Kursaal aretaon dagoen Zinemaldi Plazako leihatiletan izan diren ilarak. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Igande goizetik aurrera Zinemaldiako sarrerak interneten, Kursaal aretoan, Victoria Eugenia antzokian eta Antzoki Zaharrean erosi daitezke. Irailaren 20tik aurrera Príncipe zinema-aretoan lortu daitezke eta 21etik aurrera Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan).

Belodromoko sarrerak Anoetako Estadioko 23. leihatilan ere izango dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahal ditu pertsona bakoitzak eta ilara luzeak izan dira lehen orduetatik

Mila sarrera langabeentzat

Donostiako Udalak Sail Ofizialeko pelikulak ikusi ahal izateko mila sarrera utziko ditu langabeen eskura. Txartelak datorren astean hartu ahal izango dira, hilaren 17tik 20ra Udalinforen bulegoetan.