
Hasiera ona eman dio Athleticek San Mames Barriaren ibilbideari, Celtaren aurkako partidan 3-2 irabazi baitu.
Valverderen gizonak erasoan sendoago hasi diren arren, Celtak gola egin du (Charles, 13. minutuan) lehenengo aukera izan duenean.
Hala ere, bilbotarrek berehala eman dute erantzuna, eta lau minutu beranduago, San Josek berdinketaren gola sartu du, 17. minutuan.
Emaitza horrekin bukatu da lehen zatia.
Athleticek Celtak baino hobeto ekin dio bigarren zatiari, eta 15. minutuan Iraolak Bilboko taldea aurreratu egin du.
Beñatek 22. minutuan 3 eta batekoa egin du eta partida hala bukatu behar zela zirudien arren, Santi Minak distantziak laburtu egin ditu, partida bukaerari emozioa emateko.
Inork ez du lortu markagailua berriro mugitzea eta, beraz, 3-2 bukatu da San Mames Barrian jokatu den aurreneko partida.
Datu eta estatistika guztiak NAIZen webgune berezian kontsulta daitezke.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

