
Gonbidatu gehienak larunbatean iritsi ziren Donostiara: Alex de la Iglesia, Carolina Bang, Mario Casas, Hugo Silva eta Carmen Maura, besteren artean. Azken hau ordubeteko atzerapenarekin iritsi zen, baina arratsaldeko lehen orduetatik hasita hainbat neskatila elkartu ziren Maria Cristina hoteleko atarian gonbidatuen zain. Nolanahi ere, Mario Casas eta Hugo Silvaren zain zeuden batez ere han zain egon zirenak.
Filmaren lehen emanaldia 11.00etan izango da eta bigarrena, 22.00etan, Carmen Maurari aurtengo lehen Donostia Saria emateko izango den galaren ondoren, hain zuzen ere. Lehen egunean sarrerak agortu ez ziren arren, ez zen denbora gehiegi igaro guztiak saltzerako.
«Las brujas de Zugarramurdi» filmean hiru gizonezko dira protagonistak. Etsipenaren etsipenez, Compro Oro denda horietako batean lapurreta egingo dute egunez Puerta del Sol zalapartatsuan. Taxi batean egingo dute ihes eta mugarantz joko dute hiru lapurrek. Mugara iristean, berriz, euskal sorgin batzuk agertuko zaizkie, eta, orain milaka urteko sorginkeria-ohiturei jarraiki, gizonezkoei adarra joko diete sorginok.

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti





