NAIZ.INFO
BILBO

Langile bat zendu da Zaldibarren, pista batean lanean ari zela

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zaldibarko pista batean lanean ari zen 51 urteko behargin bat zendu egin da.

Ohar baten bitartez Lakuako Gobernuak zehaztu duenez, istripua arratsaldeko 16.30ean jazo da, eta ondorioz 51 urteko langile bat hil egin da.

Zaldibarko Goierri auzoko pista bateko lanetan gertatu da istripua eta Osalanek ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Iturriaren arabera, 51 urteko langilea, portugaldarra jatorriz, makina baten kolpea jaso du buruan.