
HB, Batasuna eta EHren zuzendaritzen aurkako 35/02 sumarioan eta gazte independentisten aurkako auzian inputatuta dauden lagunek bira egingo dute Europan heldu den astelehenetik aurrera, nazioarteko eragileekin bildu eta urrian Auzitegi Nazional espainolean hasiko diren epaiketen berri emateko.
Karmelo Landak eta Carlos Renedok azaldu dutenez, auzipetu talde batek (Landak berak eta Aritz Lopezek) Estrasburgo eta Brusela bisitatuko dituzte eta Europako Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin bilduko dira.
Beste talde bat, berriz (Sabin del Bado eta Ion Telleria), Irlanda eta Eskoziara joango da. Edinburgo eta Belfasteko Parlamentuetan bilkurak egingo dituzte, bertako indar politikoekin. Dublingo Legebiltzarreko atzerriko arazoetarako batzordean ere izango dira.
Auzipetuek deialdi berezia egin dute igande honetan Lekeition ospatuko den Libre egunera joateko.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
