
Astelehenean Estatu espainiarrean Herriraren kontra burutu zen sarekadari erantzunez herri mugimenduak agerraldia egin du Baionan.
Bertan Herrirako ordezkari diren Emili Martin eta Garbiñe Erasok hitza hartu dute astelehenean abiatu zen operazioa Ipar Euskal Herrira zabaltzea ez dutela baztertzen adierazteko.
Asteartean Bilbon manifestazioa deitzeko egin zen agerraldiaren garrantzia azpimarratu dute eta Ipar Euskal Herrira ere zabaldu nahi dutela jakinarazi dute Baionan.
Horretarako asteartean bertako eragileekin bilduko dira «Tantaz tanta» Herriraren aldeko mugimendua zabaltzeko iparraldeko hiru lurraldetara ere.
Bide horretan, Parisko Gobernuari eta PSri dei egin diete, eraso honen aurrean erreakzionatu dezaten.
Christiane Taubira Justizia ministroa zuzenean interpelatu dute, Herriaren kontrako operazioa gauzatzen ari zen bitartean Alberto Ruiz-Gallardonekin «terrorismoaren aurkako borrokan» elkarlana indartzea sinatzen ari zela gogoratu du eta horren ordez bake prozesuaren aldeko pausuak eman ditzala galdegin diote.
Aldi berean, euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan beti gardentasunez lan egin izana nabarmendu dute Herrirako ordezkariek.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete


