Naiz.info
Anberes

Bi pertsona atxilotu dituzte Hodei Egiluzen desagerketarekin zerikusia dutelakoan

Belgikako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Hodei Egiluz galdakaoztarraren desagerketarekin zerikusia dutelakoan. Euskal gaztea pasa den urriaren 19an desagertu zen Anberesen.

45 urteko emakume bat eta 25 urteko gizonezko bat atxilotu ditu Belgikako Poliziak Hodei Egiluzen desagerketarekin zerikusia dutelakoan, Anberesko Fiskaltzak jakinarazi duenez.

Antza denez, gizona galdakaoztarraren kreditu txartelarekin dirua ateratzen saiatu zen gaztea desagertu eta ordu batzuk beranduago, Belga agentziaren arabera. Bi atxilotuek ukatu egin dute desagerketarekin zerikusia dutenik, iturri horrek dioenez.

Belgikako Poliziak baieztatu egin dio Ertzaintzari gizonaren atxiloketa eta senideekin harremanetan jarri dira zenbait hedabidetan albistea filtratu izanagatik.

Hodei Egiluz pasa den urriaren 19an ikusi zuten azkenekoz Anberesen. Lagun talde batekin afaltzer irten zen eta etxerako bidea hartu zuen goizaldeko 02.00etan. Orduztik ez dago galdakaoztarraren berririk.

23 urteko gaztea Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua da eta iragan apiriletik Anberesen ari zen lanean Createlli enpresan.