NAIZ.INFO
GASTEIZ

Urriaren 25eko jaieguna indargabetzea onartu du Gasteizko Legebiltzarrak

Gasteizko Legebiltzarreko Segurtasun eta Justizia Batzordeak urriaren 25eko jaieguna indargabetzea onartu du, EAJ eta EH Bilduren botoekin. Osoko bilkurak onartu beharko du orain.

EH Bilduko parlamentariak, bozketaren unean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
EH Bilduko parlamentariak, bozketaren unean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Gasteizko Legebiltzarreko Segurtasun eta Justizia Batzordeak urriaren 25a Euskadiren Egun izendatzen duen legea indargabetzea onartu du, EAJ eta EH Bilduren botoekin.

Koalizioak egun horren ordez abenduaren 3an, Euskararen Eguna, jaiegun izendatzeko eskatzen zuen, baina ez du nahikoa babes lortu eta, horrenbestez, bere botoak zatitu ditu –erdiak alde egin du eta beste erdia abstenitu egin da– aurreko legealdian PSE, PP eta UPyDk onartu zuten legea bertan behera gera dadila ahalbidetzeko. Hiru alderdi horiek aurka bozkatu dute.

Bi aste barru, gutxi gora behera, batzordearen txostena Legebiltzarreko osoko bilkurara iritsiko da eta seguru aski aurrera aterako da bi talde horien aldeko botoekin.