NAIZ.INFO
ABU DABI

Vettel nagusi Abu Dabin

Gidari alemaniarrak zazpigarren garaipena jarraian lortu du. Red Bull taldeko bigarren gidaria den Mark Webber sailkatu da bere ostean eta Rosberg izan da hirugarrena. [Sailkapenak]

Vettel Abu Dabiko zirkuituan. (Tom GANDOLFINI / AFP)
Vettel Abu Dabiko zirkuituan. (Tom GANDOLFINI / AFP)

Sebastian Vettel alemaniarra gailendu da Abu Dabiko Sari Nagusian. Red Bull taldeko gidarik denboraldi honetako zazpigarren lasterketa jarraian irabazi du eta Michael Schumacher eta Alberto Ascari historikoen marka berdindu du.

Bere taldekide den Mark Webber australiarra bigarrena izan da, lehen postutik atera ondoren, eta Nico Rosberg hirugarrena.

Lasterketa hasi eta segundo gutxi batzuk bakarrik behar izan ditu Vettelek Webber taldekidea aurreratzeko. Nico Rosbergek ere aurrea hartu dio australiarrari, baina gero honek bigarren postua berreskuratzea lortu du.