
Euriak ez du festa zapuztu, nahiz eta hasiera ez den nahi bezain ona izan. Galtzen hasi da Ernesto Valverderen taldea Levanteren aurkako partidan. Barralek eman die kanpotarrei gola eta neurketaren bizitasuna areagotu egin da. Aukerak Levanterentzat eta aukerak Athleticentzat, baina aurkarien atea ezin zulatu zuri-gorriek.
Bigarren zatian itxura hobea eman dute bilbotarrek. Aurkariaren area ingurutik gertuago egon da eta Keylor Navasek berebiziko lana izan du zuri-gorrien erasoei aurre egiten.
Azkenean saria heldu da 72. minutuan Mikel Ricok sartutako golarekin.
Markagailuan berdinketa lortuta, erritmoa areagotu du Athleticek norgehiagokako azken minutuetan.
Ibai Gomezek aukera argia izan du eta gola ere egin du, baina epaileak ez du ontzat eman, jokoz kanpo zegoela-eta.
Saiakerak bata bestearen atzetik errepikatu dira eta lortu du azkenean Athleticek garaipenaren gola. Adurizek egin du buruz 84. minutuan. Partida amaitu aurretik utzi behar izan du ordea zelaia, jokaldi zalantzagarri baten ondoren ikusitako txartel gorriagatik.
Amaieran 2-1 markagailuan eta hiru puntuak etxean geratu dira. Xehetasun gehiago, hemen.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
