Naiz.info
Madril

Madrilek birrindu egin du Reala

Donostiarrek itxura kaskarra eman dute Santiago Bernabeun jokatutako norgehiagokan. Madrildarrak nagusi izan dira eta Realaren ezintasuna ondo probestu dute. Amaieran, 5-1. [Xehetasunak, hemen]

Ronaldo eta Bergara, norgehiagokako une batean. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP)
Ronaldo eta Bergara, norgehiagokako une batean. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP)

Kaskarra emaitza eta kaskarra egindako norgehiagoka. Reala bere mailaren azpitik egon da gaur Santiago Bernabeun Real Madirlen aurka jokatutako norgehiagokan. Aurreikustekoa zen Manchester Uniteden aurkako partidak sortutako nekea nabaria izango zela gaurkoan, baina egindako lanak are azpiago utzi ditu iragarpenak.

35 minututan lau gol jaso dituzte donostiarrek. Defentsa lanetan gabezia handiak izan dituzte eta Real Madrilek bere nagusitasun osoa erakutsi du, batez ere lehenengo zatian. Bravoren atea erabat zulatuta utzi dute.

12. minutuan inauguratu du markagailua Cristiano Ronaldok taldeko jokaldi baten ondoren. Portugaldarra izan da norgehiagokako protagonista nagusienetako bat, hiru golen egile izan baita.

Bigarren sei minutu beranduago iritsi da. Kasu honetan Benzemaren eskutik. 26.enean Ronaldoren bigarrena eta bederatzi minutu beranduago Khedirak egin du madrildarren laugarrena.

Bigarren zatian zuriek nabarmen jaitsi dute jokoaren erritmoa eta Realak arnas apur bat hartzeko aukera izan du, markagailuko aldea kasik berreskura ezina izan arren. Donostiarrak, ordea, ez dira hutsean itzuli etxera. Griezmannek 61. minutuan eman dio norgehiagokako gol bakarra Realari.

Besterik egiteko aukerarik ere izan dute txuri-urdinek. Gol horren aurretik Griezmannek berak penaltia jasan du. Diego Lopez atezainak falta egin dio area barruan, baina epaileak ez du ezer ikusi.

Rondaldon 76.ean sartu du norgehiagokako bosgarren eta azken gola.

Amaieran 5-1 Bernabeun.

Partidaren xehetasunak eta estatistikak NAIZeko webgune berezian.