
Sustrai Colinak irabazi du igande arratsaldean Murgian ospatu den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoan.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Sustrai Colina (706 puntu), Beñat Gaztelumendi (697 puntu), Aitor Mendiluze (694,5 puntu), Unai Agirre (670 puntu), Fredi Paia (661,5 puntu), eta Xabier Silveira (622,5 puntu).
Gaurko saioaren ondoren, 18 bertsolarik lortu dute finalerdietarako bigarren itzulirako txartela. Beren finalerdiak irabazita zuzenean sailkatu dira Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi eta Sustari Colina.
Puntuazioaren arabera hurrengo fasean aritzeko txartela lortu duten bertsolariak ondorengoak dira: Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Alaia Martin, Fredi Paia, Jokin Uranga, Jone Uria, Agin Laburu, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Jon Martin, Julio Soto eta Jexux Mari Irazu.
Bigarren itzuliko hiru saioak horrela gelditu dira:
Azaroak 23, Elizondo: Amets Arzallus, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga eta Julio Soto.
Azaroak 24, Donostia: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martin.
Azaroak 30, Maule-Lextarre: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu. Bi itzulietako puntuazioak batzen dira eta zazpi puntuaziorik onenek lortuko dute finalerako sailkatzea.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
