
Durangoko Azoka (abenduaren 5etik 8ra) ez da egoera ekonomiko xamurra bizitzen ari. Hala adierazi du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak Azokaren aurkezpen nagusian. «Laguntza handia behar dugu eta babes handiagoa eskatu beharrean gaude, oso larri ibiliko baikara», ohartarazi du. Izan ere, aurtengoan %10 jaitsi da Azokarako aurrekontua. Nolanahi ere, bertan egon nahi duten argitaletxe eta disketxe ororen presentzia bermatu du. «Durangoko Azokan egon nahi dute eta era guztietako argitaletxe, disketxe eta erakunde egongo dira, kulturaren plaza nagusia delako», esan du.
Hala, egitarau osoa iragarri dute gaur antolatzaileek, guztira 130 emanaldi baino gehiago bilduko dituena.
Aurtengo Argizaiola Saia noren esku geratuko den ere jakinarazi dute. William A. Douglas antropologoak jasoko du, Azokatik adierazi dutenez euskal kultura eta diaspora zabaldu eta ikertzen egindako lanagatik.
Eskozia izango, bestalde, da aurtengo herrialde gonbidatua, eta arlo politiko eta kulturala aztertuko da azoka egunetan.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
