
Azkenean bai, azkenean 4-3 irabazi du Realak Celtaren aurka, behar baino gehiago sufrituta, ordea, seguruenik. Lehen zatian bera zen nagusi, askoz gehiago eta hala ere 1-2 galduz iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian ere oker hasi dira kontuak, Celtak hirugarrena sartu baitu eta zaila zirudien horri buelta emateak. Hala ere, Velaren bigarren gol batek (hirugarrena berez, hasieran anulatu dioten beste bat ere egin baitu) esperantza sortu du txuri-urdinen artean, Celtako Fontás kalera joan da gero bigarren txartel horia ikusita eta Carlos Velak beste bi gol egin ditu jarraian.
4-3koa jarrita markagailuan Antoine Griezmanek marka egiteko aukera izan du bere oinetan, minutu erdian bi alditan. Sei partidetan jarraian gola sartzeko aukera zuen gaur baina ez da posible izan.
Larri, larriegi seguruenik, baina hiru puntu dotore lortu dituzte Arrrasateren mutilek.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
