
«Sevilla II SOS! Euskal Presoen eskubideen alde» lemapean milaka lagunek parte hartu dute igande eguerdian Donostiako kale nagusiak zeharkatu dituen manifestazioan. Sevilla II espetxean dauden euskal presoak gose greban izan dira hilabete batez beren eskubideen defentsan eta protesta utzi duten arren eskubide urraketa mantentzen dela salatu dute. Ildo horretan, bizi baldintza duinak aldarrikatu dituzte euskal presoentzat.
Ekitaldian salatu dutenez, «giza eskubideen urraketa ez da inoiz onargarria izan», baina are larriagoa dela esan dute «gaur egungo testuinguruan espetxe politika anker hori mantentzea».
Manifestazioa Bulebarretik atera denean mimoak agertu dira eta Sevillako espetxeko ateak zabaltzen dituztela antzeztu dute.
Beste hainbat ordezkarirekin batera, Rufi Etxeberria eta Hasier Arraiz Sortuko zuzendaritzako kideak eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek mobilizazioan parte hartu dute.
Manifestazioa hasi aurretik Sortuko Gipuzkoako arduradun Joxean Agirrek euskal presoek pairatzen duten eskubideen urraketa «muturrekoa» dela eta konpondu beharra dagoela nabarmendu du.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

