
Irudienean Laburbirako zortzi film labur proiektatuko dituzte azken egunean: ‘Euskaraz bizi’, ‘Aio’, ‘Marylin’, ‘Abuztua’, ‘Cross Culture Surf’, ‘Paterfilia’, ‘Branka’ eta ‘Sutik’.
Ahotsenearen karpan berriz, bi paseen artean edo ostean, zuzeneko hauek ikus daitezke: Joseba B. Lenoir, Los Galerna, Oreindik, Kasik, Niña Coyote eta Chico Tornado, Norman, eta Lou Topet.
Eguna kontzertu handiago batekin bukatu nahi izanez gero, Plateruenan Korrontzi ikusteko aukera egongo da 20.00etatik aurrera.
Literaturak presentzia handia hartuko du azken egunean. Egunero aurkeztuko diren arren hainbat obra, domekan pilatuko dira izen eta obra pisutsuenak, Areto Nagusian eta Ahotsenean. Sortzaileen plazan, adibidez, Koldo Izagirrek ‘Parisen bizi naiz’ aurkeztuko du 11.30ean. Ordubete beranduago, Garbiñe Ubedak bere lehen nobela ekarriko du, ‘Hobe isilik’.
Areto Nagusian, ordu berean, Nagore Tolosak ‘Zorion handiegia’ euskaratua aurkeztuko du, aurtengo Nobel saria jaso duen Alice Munroren ipuin bilduma. Horren ostean, aurtengo Euskadi Sarietako batekin, Ramon Saizarbitoriarekin solasaldia egingo dute 13.00etatik aurrera. 14:30ean, Virginia Woolfen Gela bat norberarena euskaratua aurkeztuko dute.
Ahotsenean ere hainbat aurkezpen izango dira. Arrate Mardarasen Pendrive liburua, Xabier Amurizak 4x4 operazioa aurkeztuko du eta William A. Douglasek bere ikerlan berriena. Ataramiñe-ren urteroko bildumaren aurkezpena ere egingo dute Ahotsenean.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»




