Irati Mujika ostegunean atxilotu zuten Aramaion eta Martutenen espetxeratua izan ondoren, gaur goizean Madrilera eraman dute. Bertan epailearen aurretik igaro da eta Soto del Realen espetxeratua izan da ‘Tolosaldeko ataria’ webguneak zabaldu duenez.
Joan den urriaz geroztik ezkutuan zegoen Amezketako gaztea, beste hiru kiderekin batera. Segiko kide izatea egotzita, 26/11 sumarioan auzipetuta zeuden eta Espainiako Auzitegi Nazionalari planto egin zioten.
Epaileak gazte mugimenduaren aurkako beste inputatuekin batera epaitu nahi du, baina fiskalaren eta akusazio partikularraren iritziaren zain dago. Hurrengo ostegunean, hilak 16, izango da gazteen aurkako epaiketaren hurrengo saioa, eta ordurako jakingo da erabakia. Epaiketa horrek irauten duen bitartean Soto del Realeko espetxean egongo da Mujika.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

