NAIZ.INFO
ASTIGARRAGA

Hasi da txotx denboraldia Astigarragan, Kalakan talde lapurtarraren eskutik

Kalakan talde lapurtarrak eman dio hasiera gaur txotx denboraldiari Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Aurtengo sagardoa «freskagarria eta lehorra» da.

Kalakan taldeko kideek ireki dute txotx denboraldia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Kalakan taldeko kideek ireki dute txotx denboraldia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Aurtengo sagardoak iazkoak baino gorputz gehiago du, «hori-berdexka da, txinparta oso fina du eta punttu freskagarria eta lehorra» somatzen zaio, Jose Angel Goñi Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko presidenteak azaldu duenez. Hamar milioi litroko produkzioa egin dute sagardogileek.

Gaur hasi da txotx denboraldia eta irekiera ofiziala Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin dute. Kalakan talde lapurtarreko kideek izan dute txotxa ireki eta lehen tragoa dastatzeko aukera.  «Gora gure sagardo berria» formula erabili dute, ohikoa denez.

Aurretik, sagarrondoa landatu dute Astigarragako Sagardo Etxean.

Hernanin, txotx denboraldia joan zen igandean hasi zen.