
Astelehenean sekulako jipoia jaso zuen Realak Madrigal futbol zelaian, eta gaurkoan ere Vila-real taldea izan du aurrez aurre. Emaitza, baina, desberdina izan da, eta donostiarrek lortu dute final laurdenetarako sailkapena.
Joaneko partida golik gabe bukatu zenez, itzulikoa oso irekia zegoen, eta Javi Rosek sartu du gol bakarra, 31. minutuan.
Lehen zatian Vila-realek ez du gol aukera bakar bat ere sortu, baina bigarrenean, aldiz, asko estutu du. Talde horiak gola sartu du 64. minutuan, baina epaileak baliogabetu egin du, jokoz kanpo zegoelako.
Azkenik, donostiarrek emaitzari eutsi diote.
92-93 denboraldian lortu zuen Realak azkenekoz final laurdenetarako sailkatzea.
Hilaren 22an, asteazkena (20.00), Realak Racing hartuko du Anoetan, joaneko partidan. Itzulikoa, aldiz, urtarrilaren 30an jokatuko da.
Futbolari buruzko NAIZen webgune bereziak partidari buruzko xehetasun gehiago eskaintzen du.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
