Naiz.info
Trintxerpe

Trintxerpeko sutean kaltetutako bizilagunek etxebizitza berrien giltzak jaso dituzte

Urte Zahar gauean Trintxerpeko hiru eraikin kiskali zituen suteko kaltetuek etxebizitza berrien giltzak jaso dituzte. Datozen sei hilabeteetan ez dute gasturik ordaindu beharko.

Trintxerpen kiskalitako etxebizitzen irudia. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Trintxerpen kiskalitako etxebizitzen irudia. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Guztira 26 dira Donostiako Morlans auzoko etxebizitzetara sarbidea izan dute familiak. Lehenengo sei hilabeteetan, etxe sozial horietako gasturik ez dute ordaindu beharko kaltetuek, eta Lakuako Gobernua alternatiba bila ari da epe hori amaitu ondorenerako.

Irtenbideen artean, alkiler sozial bat ordaintzea legoke, edo kaltetuetako batzuk Pasai Antxon egiten ari diren etxeetara igarotzea.

Morlanseko etxebizitzetako giltzen ematea Trintxerpeko alkatetzan egin da gaur eguerdian, hiru eraikin kiskali zituen sutea gertatu eta 29 egunera. Egun hartan 42 izan ziren kaltetutako familiak eta, 26 horiez gain, gainontzekoek norbanako irtenbideak aurkitu dituzte.

Etxebizitza berriek gela bat, bi edo hiru dituzte eta banaketa familia bakoitzeko senide kopuruaren araberakoa izan da.