
Pernando Barrenak PPk eta PSEk ETA-ren azken agiriaren inguruan egindako adierazpenak «ulergaitzak» direla esan du Donostian egin duen agerraldian. Urrats berrien testuinguruan «alarma gorriak» pizten zaizkiela esan du, baina Sortuko bozeramailearen iritziz «zorionez, ez da hori herri honetako gehiengoaren iritzia eta jarrera».
Barrenaren iritziz, euskal jendartean Estatu espainiarraren aurrean «pixkanaka jarrera aktiboa hartzen ari da». «Estatuak gero eta argudio gutxiago ditu gure herriaren aurrean bere inboluzio estrategia garatzeko», esan du.
Ildo horretan, ETA erakundeak iragarri duen urrats berriaren testuinguru honetan, Sortuk esfortzuak biderkatzeko garaia dela ondorioztatu du. «Herri honetan proiektu politiko guztiak egingarri izan daitezen euskal bidea osatzea dagokigu», azpimarratu du Barrenak.

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Baionarren arteko gako trukaketa, bestetako sarraila irekitzeko




