NAIZ.INFO
BILBO

A-8 autobidea itxita dago Galdakaon, istripu bat dela-eta

AP-8 autobidea itxita dago Galdakao parean Donostiarako norabidean, hiru autok eta furgoneta batek izan duten istripuaren ondorioz. Bost pertsona zauritu dira.

Istripuaren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira. (@TrafikoaEJGV)
Istripuaren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira. (@TrafikoaEJGV)

Goizeko 7.00ak aldera istripua izan da AP-8 autobidean, Galdakao parean. Hiru autok eta furgoneta batek elkar jo dute eta, ondorioz, bost pertsona zauritu dira.

Ezbeharraren ondorioz errepidea moztuta geratu da Donostiarako norabidean eta auto ilara luzeak sortu dira.

Zaurituetako bi Basurtuko ospitalera eraman dituzte, beste bi Gurutzetara eta bosgarrena Galdakaoko osasun etxera.