NAIZ.INFO
MUNGIA

Mungian desagertu zen gizonaren gorpua aurkitu dute, errekan

Joan zen larunbatetik desagertuta zegoen Mungiako 82 urteko bizilagunaren gorpua aurkitu dute gaur, BakIo eta Mungia artean

Goizeko 11.30ean aurkitu dute, Zumetxaga auzoko San Miguel ermitatik gertu, erreka batean, joan zen larunbatetik desagertuta zegoen Mungiako 82 urteko bizilagunaren gorpua.

Gizona paseatzera atera zen mendira baina ez zen itzuli. Ordutik haren bila ari ziren.