NAIZ.INFO
TOLOSA

Ostegun Gizenarekin lehertu da festa Tolosan

Ostegun Gizenarekin lehertu da festa Tolosan eta Plaza Zaharra txiki geratu da inauteriei hasiera emateko. Sei egun dituzte aurretik irudimena, umorea eta parrandarako gogoa asetzeko.

Nafarroako bandera eskegi du Udaletxeko balkoitik Kabi Alai elkarteko korporazioak. (@ibaiiriarte)
Nafarroako bandera eskegi du Udaletxeko balkoitik Kabi Alai elkarteko korporazioak. (@ibaiiriarte)

Euriak eta hotzak ez dituzte tolosarrak kikildu eta eguerdia baino dezente lehenago Plaza Zaharra jendez gainezka zegoen inauteriei hasiera ematen dien txupinazoa zuzenean bizitzeko.

Ohi bezala, udal korporazioak lekukoa pasa dio datozen sei egunotan agintea izango duen Kabi Alai elkarteko korporazioari eta hauek izan dira txupinazioa jaurtitzeko ardura izan dutenak. Aipatzekoa da aurten, lehen aldiz, korporazio parekidea izan dela Kabi Alairena.

Elkartearen 80. urteurrena gogoratzen duen Nafarroako bandera erraldoia ere eskegi dute arrantzale bizardun batzuek Udaletxeko balkoitik.

Ostegun Gizenarekin lehertzen da festa Tolosan eta, asteartera bitartean, herria kolore, umore, mozorroz eta jendez beteko da.