Europa Press agentziak zabaldu duenez, 21 urteko gazte bat atxilotu dute bart 21.00etan Bilbon, martxoaren 3an egin zen Global Forum Spain bilkura zela-eta izan ziren istiluekin zerikusia dutelakoan. Datozen orduotan epailearen esku utziko dutela dio agentzia horrek.
Martxoaren 3ko istiluen harira beste bi pertsona atxilotu zituen atzo Ertzaintzak: adin txikiko bat Donostian, eta Iñigo Fernandez de Martikorena kazetaria Getxon.
Ukberri.net agerkariak dioenez, Fernandez de Martikorena atzo gauean eraman zuten Bilboko epaitegira, baina han 10. epaitegiko epaileak esan omen zien ertzainei bera ez zela eskudun; eskudun delako atxiloketa izan den tokitik Guardiako epaitegirik hurbilena edo bestela gaia ezagutzen duena, hau da, Bilboko 8. epaitegia. Azken horretan atxilotuaren abokatuari esan zioten ez zekitela ezer atxiloketa horretaz eta ez ziotela deklaraziorik hartuko.
Iñigo Santxo abokatuaren arabera, aukera legal bakarra da Getxoko Guardiako epaitegira eramatea.
Atxiloketa salatzeko gaur 20.00etan elkarretaratzea egingo dute Santa Eugenia plazan.

Detienen a un hombre por la muerte de una mujer de 44 años en Arguedas

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doce menores, al hospital desde el aeropuerto de Loiu por una intoxicación alimentaria
