NAIZ.INFO
GASTEIZ

Michael Matthews nagusitu da Gasteizen, sprintean

Orica-GreenEdge taldeko Michael Matthewsek irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa, Urdazubi eta Gasteiz bildu dituena (194 km). Alberto Contadorrek jarraitzen du lider.

Michael Matthews, Gasteizen helmugaratu den unean. (ARGAZKI PRESS)
Michael Matthews, Gasteizen helmugaratu den unean. (ARGAZKI PRESS)

Hirugarren etapa sprintean erabaki da, eta Orica-GreenEdge taldeko Michael Matthews txirrindulari australiarra nagusitu da Gasteizko helmugan.

Matthewsen ondotik helmugaratu dira Kevin Reza (EUC) eta Michal Kwiatowski (OPQ).

Orica taldeak hirugarren aldiz jarraian izan da nagusi Gasteizko helmugan.

Tinkoff-Saxo taldeko Alberto Contadorrek jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan, Movistarreko Alejandro Valverderi hamalau segunduko aldea ateratzen diola.

Itzuliko etaparik luzeena izan da gaur jokoan, 194,5 kilometrokoa, Urdazubi eta Gasteiz batu dituena.

Etapa hasi eta gutxira ihes egin du Caja Ruraleko Ruben Fernandezek ihes egin du, baina helmugaratzeko 33 kilometro inguru falta zirela harrapatu du tropelak eta minutu dexente galdu ditu ondoren.

Bihar, Euskal Herriko Itzuliko etaparik erabakigarriena izango da jokoan, Arrateko igoeran bukatuko dena (151 km).

Arraterako bidean Asentzio eta Karabietako gainak igaro beharko ditu tropelak, biak 2. mailakoak. Azken 40 kilometroetan, ordea, Izua (1. mailakoa), Aiastia (2. mailakoa) eta Usartza (1. mailakoa, Arratekoa) izango dira gainditu beharrekoak.