Naiz.info
Donostia

Langabeziak behera egin du apirilean Hego Euskal Herrian

Langabezia tasak behera egin du Hego Euskal Herrian azken hilabetean. Jaitsierarik nabarmenena Nafarroan izan da; martxoan baino 1.679 lagun gutxiago egon da lanik gabe. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, aldiz, zifrek ez dute aldaketa azpimarragarririk jasan.

Pertsona bat, Lanbideren bulego batean sartzen, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Pertsona bat, Lanbideren bulego batean sartzen, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Azken hilabeteko langabeziaren datuak jakitera eman ditu gaur Lan Ministerio espainolak. Bere datuen arabera, Hego Euskal Herrian pasa den apirilean 1.754 lagun gutxiago zeuden langabezian, martxoarekin alderatuta. Tasak, beraz, behera egin du. Guztira, 228.818 langabe zeuden erregistratuta enplegu bulegoetan.

Jaitsierarik nabarmenena Nafarroan antzeman da. Pasa den hilean %3,20 egin du behera langabezia tasak, hots, 1.679 nafar gutxiago egon da lanik gabe. Iazko datuekin alderatuta ere negatiboak dira datuak. 2013ko apirilarekin alderatuta, %6,79 jaitsi dira zifrak.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, aldiz, kopuruek ez dute aldaketa handiegirik izan. Araban 119 lagunengan jaitsi da langabezia azken hilabetean, baino iaz baino jende gehiago dago aurten lanik gabe (%1,18). Bizkaian, bere aldetik, igo egin da langabe kopurua. 502 lagun gehiago dago lanik egin gabe apirilean, iaz baino %0,28 gehiago.

Gipuzkan ere behera egin dute datuek. 458 pertsona gutxiago zeuden apirilean lanik gabe. 2013ko datuekin alderatuta, %2,26 jaitsi da langabezia tasa.