
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du Adegiren egoitzaren aurrean, EAJren eta patronalaren zerga politika salatzeko.
Ertzaintza ere han izan da eta EH Bilduko legebiltzarkide eta ordezkariak bideoz grabatu dituela salatu du koalizioak. Bere ustez, «onartezina» da Ertzaintzak hauteskunde kanpainako ekitaldi batean parte hartzen ari den jendea grabatzea, agerian uzten baitu «indar politiko zehatz bat kriminalizatzeko borondatea, argi dagoelako inork ez duela ertzain bat ere ikusiko EAJren, PSEren edota PPren ekitaldiak grabatzen».
Polizia autonomikoaren jokabidea «lekuz kanpo» dagoela iritzita, Julen Arzuaga legebiltzarkideak Lakuako Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu du Gasteizko Legebiltzarrean, ekitaldia zergatik grabatu duten azal dezan eta Ertzaintzaren hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoetan ze paper izango den argi dezan.
Segurtasun Saileko iturriek, Eferi eginiko adierazpenetan, argudiatu dute ekitaldia ez zegoela hauteskunde kanpainaren baitan komunikatua. Koalizioko iturriek gezurtatu egin dute, eta gaineratu bertan izan diren ertzainei ere baimena erakutsi zaiela.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas


