NAIZ.INFO
BAIONA

Zerbitzu publikoei ahalmen gehiago eskaintzeko aldarrikatu dute Baionan

Kalitatezko zerbitzu publikoen alde manifestazioa egin dute sindikatuek gaur Baionan. Murrizketakin amaitzeko eta funtzio publikoari bitarteko gehiago eskaintzeko aldarrikatu dute.

LABeko ordezkariak, Baionako manifestazioan. (Bob EDME)
LABeko ordezkariak, Baionako manifestazioan. (Bob EDME)

Mila lagun inguru batu dira gaur goizean Baionan, CGT, CFDT, UNSA, FSU, Solidaires, CFTC, FA-FPT, FO eta LABek egin duten manifestazioan. Sindikatuek aldarrikapen desberdinak zituzten, baina ibilbide bera egin dute eta Suprefeturaren aurrean bukatu dute.

Kalitatezko zerbitzu publikoak aldarrikatu dituzte, murrizketa politikekin bukatzeko eta funtzio publikoari bitarteko gehiago eskaintzeko. Era berean, funtzio publikoan «azken lau urteetan indize puntuaren blokatzearen ezeztatzea» aldarrikatu dute sindikatek eta galdutako soldataren berreskuratzea eskatu dute.

Gobernu frantsesak ezarri duen politika «zorrotzarekin» bukatu eta zerbitzu publikoei «ahalmen gehiago eskaintzea» exijitu dute sindikatuek.