
Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen euskal preso politikoa espetxeraturik dagoen Navalcarneroko presondegire elkartasun martxa egin dute gaur 80 bat lagunek. Ondarroa eta Euskal Herriko herritarrez gain, Zaragoza, Madril eta Bartzelonako lagunak ere bertan izan dira. Txalaparta soinu, elkartasun ohiu eta abestien bidez saiatu dira bertaratutakoak elkartasun mezuak helarazten.
Senideek bisita izan dute presoarekin eta, adierazi dutenez, «animo aldetik nahiko ondo» aurkitu dute. Nolanahi ere, egin beharreko azterketa medikuak oraindik ez dizkiotela egin ohartarazi dute. Espetxean daramatzan bi hilabete eta erdian zazpi kilo galdu ditu.
Iparragirrek Hiesa du C estadioan, hau da, bere gaixotasuna sendaezina eta itzulezina da eta espetxean mantentzen duten egun bakoitzeko bere egoerak okerrera eginten jarraituko duela salatu dute.
Bihar, igandea, elkarretaratzea deitu dute eguerdiko 13.00etan Ondarroan ‘Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera!’ lelopean.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos




