
Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) agiria kaleratu du Gotzon Sanchez aktoreari babesa eta elkartasuna adierazteko. DyJ tralde ultraeskuindarraren presioz Coca Colak Sanchez protagonista zen iragarki bat erretiratu egin zuela zabaldu zen atzo, baina multinazionalak gaur ofizialki baieztatu duenez, iragarkia kanpaina bukatu zelako kendu zuen astelehenean, eta ez aktore errenteriarraren pentsamoldeagatik.
EABk «erabateko gaitzespena» azaldu du hainbat komunikabidek «izan duten jarrera ulertezinaren aurrean, norbaiten bizitza pertsonala publiko egin eta bere irudi eta ofizioa zikintzen saiatzeagatik». Bere aburuz, «zentsura ekintza honek ezbaian jartzen du edozein gizon-emakumek duen pentsamendu librerako eskubidea».
Sanchezi zorionak eman dizkio egindako lanagatik eta «gaitzespen osoa» erakutsi du «oinarrizko giza eskubideen aurka doan edozein sorgin ehiza zentzugaberen aurrean. Ez da lehenengo aldia izan, baina egin dezagun lana azkena izan dadin».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra


