
Lapebla de Labarcan ospatuko dute igande honetan Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaialdia.
Iñigo Urkullu lehendakaria hasierako ekitaldian izan da beste hainbat ordezkari politikorekin batera eta «euskal ikaskuntza eredua bermatu eta hobetu» ahal izateko «zuhurtzia» eskatu du.
Lehendakariak Assa ikastolak, Araba Euskaraz festaren aurtengo edizioaren antolatzaileak, egindako lana goratu du, «urte guzti hauetan euskara zonaldean bizirik mantentzen lagundu dutelako».
«Mugan, bizi, bizi» leloa du jaialdiak eta bost gune: Biuragunea (herrian), Mazuelogunea (ikastolan), Tempranillogunea (gaztegunea), Garnatxagunea eta Grazianogunea.
Zirkuitoan zehar, TTek elektrotxaranga, trikitilariak, txarangak, txistulariak, txalapartariak eta gaiterok izango dira, besteak beste, txoko guztiak alaitzen.
Arabako bertsolarien saioa ere izango da, eta musika eskaintzari dagokionez, Beira, Mikel Urdangarin, Zea Mays, Ze esatek!, Malenkonia edota Oihan Vega dj-aren kontzertuak iragarri dituzte, besteak beste.

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

Hasta tres escaños podrían bailar en el limitado juego del 29N vasco

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

El Athletic se lleva el derbi, marcado por otro polémico penalti (2-1)
