
Gabriel Viedma UPNko zinegotziak ‘Diario de Noticias’ egunkariari aurreratu dionez, Iruñeko Udalak baimena eman dio Gora Iruñea plataformari aurten ere sanferminetako jai gunea Runa parkean izan dezan.
Zinegotziak esan duenez, kontratazio mahaiak onartu du Gora Iruñeak egindako proposamena –200.000 euroko aurrekontuarekin– eta falta zitzaizkion tramite administratiboak ere bete ditu. Erabakia datozen egunotan egingo da publiko, ofizialki, egunkari horren arabera.
Gora Iruñeak maiatzaren 29an aurkeztu zuen sanferminetarako prestatu duen egitaraua. Iruñeko Udalak Runa parkea esleitzeko ireki zuen lehiaketa publikoa esleitu gabe geratu da eta horren ondotik etorri da plataformaren aukera, iaz bezala.

Nafarroa
Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

Science et Technologie
Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

Pays Basque
Hasta tres escaños podrían bailar en el limitado juego del 29N vasco

Football
El Athletic se lleva el derbi, marcado por otro polémico penalti (2-1)

Pays Basque
