
Mikel Laboa hiru urte eskasekin iritsi zen Lekeitiora. 1936. urtea zen, gerratik ihesi zihoan ama eta sei anai-arrebekin batera. Bertako baserri bat izan zuten gordeleku. Oroitzapen ederrak zein zorigaiztokoak zituen. Itsas portuan entzundako hitzak, bertako biztanleen orroak betirako iltzatu zitzaizkion oroimenean –‘Lekeitio’ disketan islatu zituen– eta zoritxarrez, bonbaketa abioiak baserri gaineko zerua zeharkatzen entzun zituen.
Itsaso zabala atzeko oihaltzat hartuta, Isuntza hondartzan ikusiko du argia lehen aldiz ‘ItsasLaboa. Txoriak: Zoroen Itsasoa’ koreografiak. Guztira hamalau dantzari arituko dira hondar gainean Josu Mugikak prestatutako koreografia dantzatzen, Laboaren musika lagun dutela. Mugikak berak aukeratu ditu hain ezagunak diren Laboaren kantuen zatiak eta Iñaki Salvador musikaria arduratu da ikuskizunaren soinu banda harilkatzeaz.
Gaur Donostian egindako agerraldian dantzariek ikuskizunaren zatitxo bat eskaini dute Kontxako hondartzan. Maitane Larrauri Lekeitioko alkatea, Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz konpainiaren zuzendaria eta Imanol Agirre, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren zuzendari artistikoa ere bertan izan dira, Mugika eta Salvadorrekin batera. Denak pozik agertu dira. «Lekeitio kultur kaia izan da azken 25 urteotan eta etorkizunean ere hala izaten jarrai dezala nahi dugu. Kultur kaia, kultura porturatzen delako eta baita kultura itsasoratzen dugulako. Batzutan kultura erakusten dugu eta bestetan sortu eta kanporatu egiten dugu. Aurtengoa edizio berezia izanik ikuskizuna ere berezia da», adierazi du Maitane Larraurik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
