
Buruz buruko txapela irabazteko faborito nagusia zen eta Juan Martinez de Irujok ez dio inolako aukerarik eman Julen Retegiri finalean. Partida hasieratik markagailuan aurre hartu du Iberokoak. 10 eta 1 irabazten hasi da sakea ondo baliatuta.
Retegi Bi defentsa lanetan txukun aritu den arren ez da gai izan sakea berreskuratzeko. Lortu duenean, tantu batzuk jarraian egiteko aukera izan du Retegik. Hala ere, Irujo azkar hasi da berriro ere bere pilotakaden bitartez partidan agintzen. Iberokoak oso indartsu iritsi dela erakutsi du eta pilota bat errebotera ere bidali du.
Retegi ondo aritu da, baina Irujo maila bat gorago dagoela agerian geratu da.
Profesionaletara salto egin zuenetetik lortzen duen buruz buruzko bosgarren txapela da Irujorentzat.

Una entrevista inaudita, una maniobra reconocible

Entre renovación, descontrol y escabechina

El PNV se mete en un lío interno que atravesará la precampaña del 29N

Etxanobe afirma que Ansola le confirmó que repetiría como candidata a diputada general

