NAIZ
HARROGATE

Horiz jantzita ekingo dio aurten ere Tourrari Marcel Kittelek

Marcel Kittelek jantzi du aurtengo Tourreko lehen elastiko horia Ingalaterrako Harrogate herrian eta lider gisa ekingo dio itzuli handiari. Peter Saganekin lehiatu du lehen postua metro batzuk lehenago Cavendish lurrera erori baita Gerransekin izan duen posizio hartze deman. Cavendishek ez du lepauztaia apurtu baina bizkarrean min du eta larri ibiliko da bigarren etapan. [Sailkapenak]

Marcel Kittel helmugan. (Lionel BONAVENTURE / AFP)
Marcel Kittel helmugan. (Lionel BONAVENTURE / AFP)

Baten nagusitasuna eta bestearen agurra utzi ditzake Tourreko lehen etapak. Helmugan Marcel Kittel nagusitu zaio Peter Sagani eta iaz bezala, horiz jantzita ekingo dio itzuliari. Beste izen protagonista, Mark Cavendishena, baina kasu honetan lurrera erori delako helmugarako metro gutxi falta zirenean, Gerransekin esprinterako tokia lehiatzen ari zelarik.

Ingalaterrako Harrogate herrian amaitu da Tourreko lehen etapa eta jendetza elkartu da txirrindulariak txalotzera.

Helmugan Kittel eta Saganen atzetik Ramunas Navardauskas izan da, Bryan Coquard 4. eta ondoren Michael Rogers, Chris Froome, Alexander Kristoff, Sep Vanmarcke, José Joaquín Rojas eta Michael Albasini.