naiz
Andoain

Bizikleta gainean Leitzarango bidea egin du Realak

Abraham Olano txirrindulari ohiak lagunduta, datorren denboraldirako prestaketa lanekin jarraitzen du Realak. Gaurkoan bizikleta gainean jarri eta Andoain eta Leitza arteko bidea osatu dute jokalariek Leitzaran bailarako trenbide zaharreko bidetik.

Hurrengo denboraldirako prestaketa fisikoan buru-belarri sartuta dabil Reala. Ez dira ordea denboraldi aurrea soilik Zubietan egiten ari. Atzokoan Donostiako Perlan gimnasia saioa egin bazuten, gaurkoan futbol zelaia eta baloia utzi eta bizikleta gainean jarri dira Realeko jokalariak.

Abraham Olano txirrindulari ohia gidari, jokalari txuri-urdinak Andoain eta Leitza arteko bidea osatu dute, Leitzaran bailarako trenbide zaharreko bidetik.

%2ko penditza duen bidea nahiko eramangarria da eta itzulerako bidea aise egiten dela adierazi du Olanok, kasik pedalei eragin gabe. Joan-etorrian, 50 kilometro inguruko ibilbidea osatu dute.