NAIZ

Ikurrina eta liga San Juanentzat

Pasai Donibaneko arraunlariek emakumezkoen Euskotren Liga irabazi dute Zarautzen. San Juandarrek ikurrina ere irabazi dute Hibaika eta Zumaiaren aurretik.

Pasai Donibaneko arraunlariak garaipena ospatzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Pasai Donibaneko arraunlariak garaipena ospatzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

San Juanek ez du hutsik egin Zarautzen eta denboraldi osoan erakutsitako nagusitasuna berretsi dute. Pasai Donibaneko arraunlariek Euskotren Liga eta ikurrina irabazi dute.

Larunbateko denborak kontuan hartuta Hibaika sailkatu da bigarren tokian Zarautzen, baina igandeko estropadan Zumaia izan da bigarrena. Meirako galiziarrak izan dira laugarrenak.