Hondarribiak San Miguel liga irabazteko pausu garrantzitsua eman du bere etxean ospatu den estropadan. Gipuzkoarrek ezin izan dute bandera irabazi, baina zortzi puntuko aldea ireki dute sailkapen nagusian. Orio zazpigarren postuan sailkatu da eta, une honetan, Hondarribiak 161 puntu ditu eta Oriok 153. Lau estropada falta dira liga bukatzeko.
Bestalde, Urdaibaik denboraldiko laugarren bandera irabazi du. Bermeotarrak lehen txandan lehiatu dira, baina itsasoko baldintzak okertu egin dira bigarren txandatik aurrera eta ikurrina irabazi dute. Lehen txandan aritu den San Pedro izan da baldintzen aldaketari probetxu atera diona eta hirugarren postuan geratu da sailkapen nagusian 7 segundutura. Kaiku izan da laugarrena.

Pays Basque
EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Musique
«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pays Basque
Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Bizkaia
Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pays Basque