Arribiribiletako menhirra zutik jartzeko lanak burutu dira gaur. Ekimena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa eta bertako ingurunea balioesteko egitasmoaren baitan kokatzen da, ‘Dolmenen Ibilbidea’ ardatz nagusi duelarik.
Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Arribiribilletako menhirra zutik jartzeko lanak Aranzadi Zientzia Elkarteak burutu ditu, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz, eta bertako ondare naturala eta kultura ezagutzera emateko helburuarekin antolatu den ‘Udazkena Dolmenen Ibilbidean’ izeneko programa zabalago baten abiapuntu da.

Science et Technologie
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pays Basque
Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Santé
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Santé
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Musique