
Aurten, Savage Cinema saileko hainbat zuzendari, protagonista eta atleta Donostiara etorriko dira bigarren edizio hau babestera. Horrez gain, proposamen batzuen bitartez, savage esperientzia hiriko kaleetara eramango da, Zinemaldiak ohar batean iragarri duenez.
Atleta eta protagonistei dagokienez, aurten Donostian izango dira Robbie Maddison, Roland Sands, El Solitario eta Blitz motor-gidari profesionalak, eta David Martelleur skaterra.
Zuzendariei dagokienez, Bruce Brown (‘The Endless Summer’, ‘On Any Sunday’), Dana Brown, Peter Mortimer, Nick Rosen, Clémet Beauvais, Steve eta Todd Jones eta Philippe Petit izango dira Euskal Herrian.
Hilaren 26an, motorraren kulturaren aldeko eguna izango da, munduko bi estreinaldirekin batera. Estilo guztietako motorzaleek belodromoan bukatuko den ride batean parte hartzeko aukera izango dute gainera. Eszenatoki ikusgarri horretan ‘On Any Sunday–The Next Chapter’ filma proiektatu aurretik iritsiko dira helmugara, hain zuzen.
Pelikula guztien emanaldien ordutegi eta egunak irailaren 13an iragarriko dira eta sarrerak irailaren 14tik aurrera erosi ahal izango dira www.sansebastianfestival.com helbidean.

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
