NAIZ
IRUÑEA

Aniztasunaren aldeko danbor martxa egin dute Iruñean

EH11Kolore ekimenak deituta eta Jarauta kaleko jaiekin bat eginik, kultur eta jatorri aniztasuna aldarrikatzeko danbor martxa koloretsua egin dute Iruñeko Alde Zaharrean.

EH11Kolorek deituta, kalejira koloretsua egin dute Iruñeko Alde Zaharrean barrena. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
EH11Kolorek deituta, kalejira koloretsua egin dute Iruñeko Alde Zaharrean barrena. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Nafarroako eta Euskal Herri osoko kultur eta jatorri aniztasuna erakutsi eta ospatzeko xedearekin antolatu du EH11Kolorek danbor martxa.

Udaletxeko plazan txupina botata, hainbat batukadek doinuz bete dituzte Iruñeko Alde Zaharreko kaleak. 

Zanpantzarrak, dantzariak eta bestelakoek ere ez diote hitzorduari hutsik egin.

Eragile asko elkarlanean aritu dira jaialdia antolatzeko, eta kalejira koloretsua osatu dute.

Euskal ikurrekin batera, mundu zabaleko beste ikur asko ere presente egon dira Iruñeko kaleetan.