
New Yorken, Brooklyn auzoan girotutako filma da ‘The Drop’. Bob (Tom Hardy) lehengusuaren tabernako zerbitzaria da. Gau batean txakur txiki zauritu bat aurkituko du zaborrontzi batean eta aurkikuntza horrek berebiziko garrantzia izango du; Nadia (Noomi Rapace) ezagutuko du eta bere bizitzan atzera egitera behartuko duten hainbat egoerei aurre egin beharko die berriro.
Bob, lehen begiratuan, gizon lasai eta bakartia dela dirudien arren, filma aurrera joan ahala bere benetazko izakera biluzian geratuko da. «Ikusten duzuna ez da benetan dena. Mantso mantso goaz suspentsea sortzen modu minimalista batean», azaldu du Michaël R. Roskam zuzendariak.
«Filma eraikitzen» joan zela azaldu du Roskamek, baina onartu zuen batzuetan aurreikusi gabeko ondorio atseginak ere lortzen direla.
Filma grabatzen hasi aurreko prozesuaz ere hitz egin du, pertsonaien hautaketaz, hain zuzen. «Protagonistarekin pentsatzen hasten naiz eta ondoren bere nortasuna marrazten dut. Sinfonia bat egitea bezala da. Erresonantzia oihartzun horrekin hasten naiz. Hasieratik dituzu antzezle faborito batzuk eta hori gertatu zitzaidan Noomirekin. Oso konexio ona egin genuen Tom, Noomik eta hiruok», agertu du.

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

Cuando el fascismo se divierte con la democracia

La emergencia de la vivienda cierra fábricas, escuelas y tiendas y colapsa las cuatro capitales

