NAIZ
BILBO

Bilbotar bat hil da A-8 autobidean Castron, istripu batean

Bilboko bizilagun bat hil da gauerdian A-8 autobidean, Castron, autoarekin istripua izan ondoren beste ibilgailu batzuek harrapatuta.

Ezbeharra gauerdian gertatu da A-8 autobidean, Castro parean. bilbotar batek gidatzen zuen autoak hormigoizko horma baten aurka jo du eta irauli egin da. Talkaren ondorioz gidaria autotik egotzita atera da eta errepidean zihoazen beste auto batzuek harrapatu egin dute, Cantabrian Gobernu espainolak duen ordezkaritzak azaldu duenez.

Hildakoa K.A.O. bilbotarra da, 1980an jaiotakoa.