@iontelleria

Mas presidentearen alternatibaren zain, bertakoak eta kanpokoak

10.00etan iragarriko du Artur Mas Kataluniako presidenteak azaroaren 9ko galdeketarako zein den bere alternatiba. Azken orduetan ‘B plan’ horren zain dira kataluniarrak, bertako eragile sozial eta politikoak eta bertako eta kanpoko hedabideak. Hasierako asmoan atzera egin duela Masek nabarmendu dute batzuk, alternatiba aurkeztuko duela goizean besteek.

Gauerdia ondo pasata amaitu da bart CUPek Bartzelonako Sant Jaume plazan egin duen asanblea irekia. Erabakitzeko eskubidearen alde lerratu diren alderdien bileraren osteko azalpenak eman ditu bertan David Fernandez parlamentariak. Plazan bertan, kataluniarren etxeetan eta bertako eta kanpoko hedabideetan Artur Mas presidenteak proposatuko duen alternatibaren zain dira denak.

Nazioarteko hedabideek Kataluniako prozesuaren jarraipen zehatza egin dute eta, noski, momentu erabakigarria iristearekin bat ikusmina erabatekoa da. Horren adibide, ‘The Guardian’-en bigarren albiste nagusia dela gaia. Ez da bakarra, Deutsche Welle alemaniarrean ere albiste garrantzitsuenetako bat da, baita Reuters berri agentziarentzat ere. Beste ikuspegi batetik ‘The Inquisitr’-ek landu du, independentismoak irabaziz gero, Bartzelona futbol taldea Espainiako Ligatik kanpora egongo dela aipatzen baitu.

Hedabide gehienetan hasierako asmoan atzera egin duela Masek nabarmendu dute. Hala egin du ‘Le Monde’-k, adibidez, eta baita ‘Le Figaro’-k ere. Espainiako hedabideetan ere atzera urratsa nabarmendu dute, ‘El Pais’-en adibidez.

Euskal hedabide gehienek ere azaroaren 9an ez dela aurreikusitako galdeketa izango diote. Hori da izenburu nagusia Vocento taldearen ‘El Correo’-n eta aurrera egin ezina EiTBn eta ‘Berria’-ren paperezko edizioan.

Alternatibaren zain

GARA da paperezko euskal hedabideen artean alternatibaren aurkezpena lehenesten duena eta bide beretik jo dute hedabide kataluniarrek ere. ‘La Vanguardia’-k hasierako asmoak utzi arren gaur Masek alternatiba aurkeztuko duela zehaztu du izenburu nagusian. VilaWebek bart gauean edizioa Masek bozkatzea barnebiltzen zuen alternatiba aurkeztu zuela esanaz itxi du eta gaur «Plebiszitarioak edo galdeketa alternatiboa», aukera guztiak posible direla esanez abiatu du goiza.

Alternatiba dena delakoa izanda ere, orain artean alderdiek izan duten batasuna mantentzen izango du lana Artur Masek. Hautestontziak nahi dituzte kalean azaroaren 9an gehienek.

Masek egiten ez badu, orain atzetik dituenek egingo dute. Oriol Junquerasek (ERC) prozesu eratzaile baten beharra azpimarratu baitu, eta baita independentzia aldarrikapen aldebakarrekoa ere: