
Udalbiltzak jakitera eman duenez, Carlos Urquijo «sistematikoki helegiteak jartzen ari da» auzitegietan Udalbiltza Partzuergoari diru ekarpena egiten dioten udalen ebazpenen aurka. Dagoeneko 18 dira errekerimendua jaso duten udalak, baina «beste askok» jaso dezaketela ohartarazi du. Lehen epaiketa azaroaren 11n abiatuko da, Irurako udal akordio baten aurka.
Udalbiltzaren arabera, hiru motatako administrazio egintzaren aurkakoak dira helegiteak. Udalbiltza Partzuergoko kideen kuotaren ordainketa, partzuergoa eta hainbat udalen arteko lankidetza hitzarmena, eta udal aurrekontua bera, partzuergoartzentzako diru partidarik badu.
«Udalbiltza Partzuergoaren aurrekontuak eta egintza administratiboak publikoak dira eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ageri dira. Partzuergokide diren 38 udalen kuotak eta udal batzuekin izenpetutako lankidetza hitzarmenak (iaz beste 38 udal) dira haren diru sarrerak. Finantzabide bakarrak horiexek direnez, helegite andana honen bidez Espainiako Gobernuaren ordezkariak partzuergoa ito egin nahi du arlo ekonomikoan eta bere jarduna eten», salatu du.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
